Aurtengo Zientzia astea martxan dabil. Kiribil logaritmikoa irudiarekin, erakustokiak, tailerrak, ibilbideak eta abarrekoak berriro datozkigu, baita zuen ikasleekin joateko aukera ere. Izenematea gaur bertan irekita dago. Informazio osoa: Zientzia Astea 2015.
Ikasturte honetan, ekitaldearen egoitzak aldatu dira, adi!:
- Bilbon: EHUko Bizkaia Aretoa, azaroak 4-8
- Gasteizen: Bibat museoa, azaroak 5-7
- Donostin: San Telmo museoa, azaroak 5-7
Paraleloki, Zientzia Club-a ere garatuko da bere bigarren aldiz. Han EHUko ikertzaileen eskutik, hiru hitzaldi ludiko eta dibulgatzaile entzuteko aukera izango dugun. Azaroaren 5ean Gasteizen, 6an Bilbon eta 7an Donostian egingo dira berbaldiok.
Eta kontutan hartu bi lehiaketa hauek:
- Matematikarien erretrato alfabetikoak. Lehiaketa honetan matematika arloko pertsonaia baten erretratu alfabetikoa idatzi behar da. Adibide batzuk. Epea urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean amaituko da. Liburu-sortak egongo dira opari!
- Geologiari buruzko argazki-lehiaketa klasikoa hau VII. edizioan dugu . Gaia geologiaren edozein adarrekoa da eta edozein Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxetako ikasleek parte har dezakete. Sariak diplomak eta mendiko arropa erosteko bonoak izango dira.
