Quantcast
Channel: Metode Main Poker Online
Viewing all articles
Browse latest Browse all 225

Irakasleen motibazioa (1)

$
0
0

Berritzeguneko Lidergo Mintegian irakasleen motibazioa lantzen ari gara, gai interesgarria eta polemikoa aldi berean, batez ere eskola publikoetan. Prozesuan partadidetza bultzatu nahi dugunez,  aldi berean  kalitatzeko teknikak  aplikatzen saiatzen gabiltza. Teknika eta estrategia hauek oso erabilgarriak dira ikasgelan ere, horregatik prosezua partekatu nahi dugu zuekin.

Lehenengo saio batean euskarri teoriko batzuk aztertu ditugu. Alde batetik, kasuak aztertzeko foke dinamikoa eta, bestetik, gaur egungo motibazio 3.0ko kontzeptu berria, Daniel Pink-en eskutik eta bere liburuaren laburpen bat irakurtzen: “la sorprendente verdad sobre lo que nos motiva“.


Bigarren saioan lan egiteari eman diogu jo eta ke, gure iritzia bota dugu, ea zeintzuk diren irakasleak motibatzeko eragozpenak eta hauen kariak. Eztabaida polita eta ideien jarioa egin eta gero, Ishikawaren arrain-arantza batean antolatu ditugu emaitzak.  Hau izan da ekoizpena:


Ikusi duzuenez, bost izan dira definitu ditugun arlo nagusiak: denbora falta, ikastetxe proiektu komuna, harremanak, autonomia eta dominioa.

Gero, aplikazio birtual bat erabiliz, pixka bat berantolatu dugu: Classtools / Fish diagram

Eta, amaieran, lehentasunak aukeratu egin ditugu “arrakasta-eragina” metodologiaren bidez, hau da, zutabe batean aldagai guztiak kokaturik, bi irizpideren arabera banatzen dugu puntuazioa: zein den errazagoa inplementatzeko eta zeinek izango duen eragin gehiago, nahiz eta prozesu luzeagoa izan.

Aldagaiak lehenestea

Aldagaia Arrakasta Eragina Zkia.
1. Lan gehiegi 2
2.Egunerokoak denbora jaten digu 10
3….

Hurrengo saioan aditu bat izango dugu, gero guzti hau Design Thinking ereduaren pausoak erabiliz, antolatzen saituko gara  “prototipo” eraginkor bat eraikitzeko asmoz, ea lortzen dugun!



Viewing all articles
Browse latest Browse all 225

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik