Atzo Leioako Berritzegunean Erasmus + programan parte hartzeko interesa erakutsi duten Bizkaiko ikastetxeak bildu ziren Hezkuntza Saileko programaren arduraduna den Conchi Bergerarekin batera. Saioan Conchik eskaerak betetzeko garrantzitsu diren alderdiak jorratu zituen eta zenbait aholku ere eman zituen. Ikus aurkezpena hemen
Bigarren zatian Ategorri institutuko Erasmus+ proiektuaren koordinatzailea den Estibaliz Sanz beraien esperientzia azaldu zuen.
Bertan egondako guztiek saio oso lagungarria suertatu zela adierazi zuten, bidean izaten diren galdera anitzak bideratu ahal izateko. ![erasmus + 2016 conchi]()
Dena dela, prozesu konplexua denez, Conchi bera zein Berritzegune kideok gaituzue laguntzeko prest :
Conchi Bergera huisrpe3@ej-gv.es
Bego Iturgaitz b08lehen1@gmail.com
Nerea Mardaras b08ingelesa2@gmail.com
