Atzo XVI. Zientzia Asteari hasiera eman zioten EHUko Paraninfoan. Aurreikusten da 6.500 ikasle inguru erakustokietan eta erakusketan pasatuko direla, beren irakasle batekin lagunduta. Ziur Bigarren Hezkuntzako gazte pilok disfrutatuko duten han aurkitzen diren esperimentuekin eta demostrazioekin. Ohiko txokoak izateaz gain, aurten sorpresa batzuk ere aurkezten dizkigute:
Turiasaurus riodevensis dinosaurioa, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretoan ikusteko aukera daukagu azaroaren 27ra arte. Azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean.
“Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Bisita orduak hauexek dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.
- Zientzia Cluba: Umorea, musika, eta jakina, zientzia asko, erakargarria, atsegina eta entretenigarri. Hiru saio egingo dira: Bilbon (Bizkaia Aretoa), ostegunean, azaroak 3, 19:00etan; Gasteizen (Bibat Museoa), ostiralean, hilak 4, 19:00etan; eta Donostian (Kursaal), larunbatean, hilak 5, 19:00etan. Ez da izenik eman behar, baina kontuan izan leku kopurua mugatua dela.
- Hitzaldiak, erakusketak eta ibilbide didaktikoak. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira.
Zatoz zientzara!!!
