Quantcast
Channel: Metode Main Poker Online
Viewing all articles
Browse latest Browse all 225

IRAKURTZEKO GAITASUNA. IRAKURLE KONPETENTEAK LORTZEKO BIDEAK.

$
0
0

IRAKURTZEKO GAITASUNA. IRAKURLE KONPETENTEAK LORTZEKO BIDEAK.

Ikasteko eta irakasteko prozesuak hobetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzak irakurketari lotutako jardunaldi bat bultzatu zuen azaroaren 7an, goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte.

Berritzegune Nagusiaren eskutik, eskualdeetako berritzeguneek lagunduta. “Irakurtzeko gaitasuna. Irakurle konpetenteak lortzeko bideak” jardunaldia  Bilboko Musika Kontserbatorioan gauzatu egin zen. Jardunaldi honen xede nagusia izan zen irakurtzeko gaitasuna garatzeko bideak erakutstea eta zabaltzea; izan ere, gaitasun horrek berebiziko garrantzia du gizakion garapenean, bai esparru pertsonalean, bai ikasketetan, baita gizarte esparruan ere.

HELBURUAK:
1. Irakurtzeko gaitasunaren inguruko teoria sendoak irakasleekin partekatzea.

2. Ikastetxeetan irakurketaren inguruan egiten diren praktika egokiak erakustea.

EDUKIAK:
- Irakurketaren prozesua eta eskolaren zeregina.
- Irakurketaren ikuspegi berriak: irakurketa digitala eta irakurketa kritikoa.
- Irakurketarako orientabideak.
- Irakurketarako praktika onak.

Musika kontserbatorioak duen plaza kopurua bete egin zen, ihardunaldia irakasleen artean interes handiarekin hartu egin zela adieraziz.

Hemen duzue goizeko hitzaldietan erabili ziren aurkezpenak



Viewing all articles
Browse latest Browse all 225