Urtarrilaren ostegun 30an Herrigune laborategi proiektua errektorado Bizkaia aretoan aurkeztuko da eta honi lotuta F. Tonuccik sortutako HaurrenHirienSarearena ere bai. “Gaur egun, gizarte berritzaile eta inklusiboak, ezagutzaren gizarteak, gizarte kohesionatuak, bizitza osorako ikaskuntza, etab. lehentasun eta premia bihurtu dira gure ingurune hurbilean eta baita Europan ere. Hau honela izanik, ezinbestekoa da ingurune lokalak berpentsatu eta berrantolatzeko guneak sortzea; han eraikiko baititugu garapen eredu komunitarioak, espazio komuna berreskuratuz, ardurak partekatuz eta gizarte konpromisoa sendotuz”(jardunaldiaren iragarkitik aterata) Hona hemen egitaraua:
10.00 – Jardunaldiari hasiera (Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU)
10.30 – Beharra (Innobasque)
10.50 – Jitoan: HerriguneLeioa (Leioako Udala)
11.10 – Atsedenaldia
11.25 – Francesco Tonucci. La CittádeiBanbini.
12.45 – Galderak
13.15 – Amaiera instituzionala: Hezkuntza Saila
Bi proeiktuak ikaskuntza komunitarioa esparruan mugitzen dira eta Ikastetxe eta Udalerrien arteko sinergiak butzatu nahi dituzte. Hezkuntza munduan “educación expandida” delako garatutako kontzeptuarekin bat datoz eta bere gakoa aldi berean erraz eta konplexua da: hezkuntza sujetua komunitatea da eta bere barnean norbanakoak. Ikuspegi honetatik bai ikastetxeak, bai elkarteak, bai instituzioak, gizarte hezkuntza eragileak dira.
