Ikasturte berri bat hasi da eta Leioako Berritzegunean jarraitzen dugu, jo-ta-ke, idatzizko ulermenaz lan egiten. Irakurmena ikasketa guztietan eta edozein arlo/materiatan arrakasta lortzeko hain garrantzi handia duenez, ikastetxe gehienek beraien hobekuntza planetan sartu dute. Gure partez, lagundu nahi dizuegu zuek hasitako bidean eta horregatik, aurten ekintza ezberdinak eskeiniko dizkizuegu gai horren inguruan.
Bikoteka Irakurtzen Programarekin jarraituko dugu . Gure hirugarren urtea izango da eta LHrako mintegia berriro antolatu dugu ikastetxe berriei zein aurreko urteetakoei biltzeko foro bat eskeintzeko.
Gogorarazi nahi dizuegu programa honetan irakurmenaz gain elementu garrantzitsu batzuk garatzen direla: ikasleen estrategiak, (eta horren ondorioz) autonomia eta autoestimua, familiaren inplikazioa, irakasleen eta ikasleen lankidetza…
Aurreko urteetan bezala, gure zonaldeko Programan dauden ikastetxe guztientzat saio orokor bat antolatu dugu eta Marta Floresek bideratuko du (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea_Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales, David Durán koordinatzailea). Saio hau, datorren asteazkenean, urriaren 5ean, 09:30etatik 13:30era izango da.
Urriaren 5eko saioan IZENA EMATEKO klikatu estekan.
LHko Mintegian IZENA EMATEKO klikatu estekan.
Bestaldetik, ikasturte honen eskaintza borobildu nahi dugu beste bi saio orokorrekin, edozein ikastetxeri irekita, irakurmenaren inguruko beste esperientzia ezagutzeko eta zailtasunetan sakontzeko:
- Bigarren hiruhilabetean, ea posible dugun Isabel Solérekin kontatzea irakurketaren estrategiak lantzeko.
- Hirugarren hiruhilabetean, esperientzia ezberdinekin elkartruke bat antolatuko dugu.
Espero dugu guztion ahaleginekin aurtengo lana emankorra izatea, GUK eta GURE IKASLEOK irakurketarekin ikasteko eta disfrutatzeko.
