Hilabete honetan, gure zonaldeko Astrabudua BH ikastetxeko 3 ikaslek Eurochild Konferentzia eta VYP Programan (Valuing Young People’s Participation- Gazteen Partaidetza Baloratzen) parte hartu dute Milanen. Sei herritako 23 gaztek elkartu dira esperientzi honetan, ingelesa lan-hizkuntza izanda: Euskadi-Espaina, Italia, Malta, Grezia, Bulgaria eta Suedia. Talde bakoitzak bere herriko erakunde baten ordezkari izan da. Gure ikasleok Astrabudua BH eta Ignacio Aldecoa HLH Ikastetxeetako Bultzatzen proiektuan egiten duten lana eta horren bidez nolako partaidetza egiten duten adierazi dute.
Aste osoan zehar, eremu ezberdinetako ume eta gazteen partaidetza, dituzten arazoak eta irtenbideak aztertu dituzte. Paraleloki lan egiten zuten Eurochild kongresuko helduekin elkartu dira lan-saio batzuetan. Alde batetik, haiek egindako azterketa jakinarazi diete eta, bestaldetik, elkarrekin talde bion ikuspuntua kontrastatu dituzte.
Horretaz gain, haien ekarpenak hedatzeko plana diseinatu dute erakunde batzuen bitartez. Gure ikastetxeetan zabaltzeko aukera emango diegula espero dugu. Egia esan, gela eta ikastetxe mailan ikasleen partaidetza geuk ere aztertu beharko genuke, haiek eskolako bizitzan beraien abotsa kontutan hartzen dela sentitzeko eta etorkizunerako gure gazteak prestatzeko.
Bost egun horietan egindako lana, egin duten ahalegina eta erakutsi duten heldutasun maila izugarria izan dira. Eta niretzat pribilegio bat izan da haiekin lan egitea. Eskerrik asko eta zorionak!!!!
