LAURO IKASTOLA.
IKASLEEN ARTEKO TRUKAKETAK
Joan zen urriaren 26tik azaroaren 2ra, Lauro Ikastolako 8 ikasle Derryra joan ziren, iaz hasitako trukaketari jarraipena emanez. Europar Batasunak babestutako ekimenaren bidez irlandera eta euskara hizkuntza minorizatuen inguruko trukaketa arrakastatsua burutu zuten.
Ikastolako ikasleak hango familiekin eta euren bikotekideekin astebete bizitzera joan ziren. Doíreko Cultúrlann izeneko erakundearen bidez hainbat ekintza egin izan zituzten eta irlanderaren errealitatea ezagutu ez ezik, irlandar musika, kultura eta kirolak ezagutzeko aukera izan zuten.
Esperientzia hobeto ezagutu nahi baduzue ikusi Tele Lauro blogspot -ean jarri duten laburpen bideoa
Baina hau ez da egingo duten trukaketa bakarra izango! Ikasturte honetan IKABIL (IKASLEEN ARTEKO BINAKAKO LOTURAK) NOLEGA dirulaguntza deialdian ere parte hartu dute. Orain dela hiru urte Hasparneko ikastetxearekin lotura egin zuten eta berriz ere haiekin trukea bideratuko dute helburu hauekin:
- Euskara ikasi, aberastu eta erabiltzeko eta
- Kultur zein gizarte giro desberdinen arteko ezagutza eta hurbilketa areagotzeko.
Bideo hauetan ikus dezakezue pasa den ikasturteko trukaketaren izpiak:
Ahalegina nolakoa, arrakasta halakoa!
Esperientzi ederrak, benetan! Zorionak
